XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Obe izango diagu.
- Norekin asi ortaz izketan. Tomy'kin, agian?
- Bai, berarekin, jatorra zirudik-eta.
Agirre'ren seme zaarrena zan Tomy.
Bere aita baño puska bat aundiagoa.
Bizkar sendo ta ibillera astirokoa.
Edozein izketa parre-murritzez artzen zuena zan, baña, irudiz, on utsa.
Aitaren ajentzian bertan lan egiten zuen.
Gosalondoan azaldu zan bezin laster, beregana urbildu ziran Gillen eta Yon.
- Kaixo, Tomy. Zurekin itz egin nai genduke.
- Zer? Caracas'tik negozixo onen bat al dakarzute?
- Eztegu negoziyorik, zoritxarrez. Lana billatu nai degu.
- Lana? Ortatik ba-dago naikoa New Tork ontan! Baña..., zertan?
- A, ori... berexi egin bear.
Goazemazute jangelara.
An kafetxo bat artuaz, patxara obean itz egingo degu ortaz.
Jangelakoei zerbait esan zien Tomy'k eta
Tomy'k, lendabizi, iru kafesne eskatu zizkion zerbitzariari eta gero,
Tomy'k zabaldu ta iragarki orria erakutsiaz:
- Ara, emen dezute lan-eskeintza-zerrenda. Ba-dago nun berexi.
Bi gipuzkoarrak leyatsu jarri ziran orrialde ura irakurtzen.
Eta Gillen donostiarrak:
- Emen ez al ditek
Nik ez diat, beintzat, ortan asteko asmorik
Yon'ek:
- Neri etzaidak batere axolik.
Bear ba-da, plater garbitzen asteko pronto niok.
Tomy algara bizian asi zan eta, parrari ezin eutsiaz, eskua musura eraman eta gorputz guztia dardarrean zeukala jarri zan.
Ortan, aspaldiko adiskide zaarrak ba-lira bezela, ika izketan asi zitzayon.
- Baña, Yon, ik bai al dakik zer dan, adibidez, emengo kafeteri bateko plater-garbitzalle izatea?
Mutil, mutil!
Goiz-goizetik asten aiz biarrean.
Ur bero-beroa ta jaboya...
Jaboya ta ur bero-beroa...
Irakiten bezela ura egun guztian...
Platerak orain, platerak gero.
Eta ez ale batzuek banaka ta biñaka.
Bai zera!
Pillaka!
Montoika!
Platerak ire inguru guztian, garbitu ala gero ta geyago eta eten gabe...
- Bueno, bueno!
Billa dezagun beste zerbait!